XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Paul Emili gogoan nun; Gal ikusia nun; auek, ordea, aurtxoak galdu zituten; Kato'k, berriz, gizon egiña ta ezaguna.

10.- Begira, beraz, ta iñor ez yarri Kato'ren aurrean.

Apol'ek, diozunez, guziz yakituntzat agertu zun uraxe ere ez.

Kato bere eginengatik baitugu goraipatua, bestea itzengatik.

Nitzaz, berriz, onezkero bioekin mintzatzen bainaiz, auxe duzute nire gogamena: 11.- Eskipi'ren galtzeagatiko lorrik ez dudala ba' nio, jakintsuek lekuskete zuzen ariko nintzan ala ez, baiña gezur nesake, noski.

Egon ere, biotz-ukiturik nago, ene gardiz, iñoiz ez dukedan eta, etsita nago, iñoiz izan ez dudan bezelako adiskidea galduta.

Ez dut, ordea, sendabide bearrik; nigan dut sendagarria ta, batez ere, gogoratze ontan: Gizon geienak beren adiskideen eriotzean larritzen ditun oker artatik lekura nago: ez dut uste Kato'ri gaitzik gertatu zionik: bat edo bat agitu ezkero, neroni agitu zait.

Norberaren gaitzaz atsegabetzea, ordea, ez da adiskidea maitatzea, beraren burua baizik.

11.- Ari buruz, berriz, nork uka lezake zorionekoa zan dala? Illezintasuna nai izan ezez, ta ori iñola ere ez zun uste, gizonek bidezki opatu ditzakenetako zer ez ote zun iritxi? Aurra zalarik, itxarobide aundienak yarri zituten arengan erri-lagunek; gaztarora orduko aiek gainditu zitun bere eragite ziñesgaitzaz.

Kontsulgoa ez zun bein ere eskatu ta birritan egin zuten kontsul; aurrenik, aldia baiño len, gero, bere aldian beretzat, beranduxe erriarentzat.

Yaurerri onen izterbegi aundienak ziran bi iri ondatuki, oraingo gudak bakarrik ez, etortzekoak ere ezereztu zitun.

Zer dasaket aren izakera gozoaz, amarekiko bere maitasunaz, arrebaenganako bere eskuzabaltasunaz, beretarrentzako ontasunaz, guziekiko bere zuzentasunaz? Ezagunak dituzute.

Aren illetan agertu dan atsegabetik ezautu da zeiñen maitea zan erriarentzat.

Zertarako izango zitzaizkion, ba, urte batzu geiago? Zarrtasunak, naiz ta neketsua ez izan Kato'k, oroitzen naiz, il baiño lenagoko urtean nirekin eta Eskipi'rekin zalarik, azaldu zigun au alaz ere, Eskipi'k oraiño ba-zun bizitasun ori belaskatzen du.

12.- Beraz, bai zoriz bai aintzaz ezin izan zezaken geiago; alakoxe bizia izan du.

Eriotza, berriz, ez zun nabaritu; ain lasterra izan zan.

Eriotza onen yatorriaz mintzatzea gaitz da; ba-dakizute sumatzen dana.

Egiaz esan liteke, ordea, bere biziko egun ospetsu ta alaitsu askoren artean, il zanaren aurrekoa izan zala aintzatsuena, arrats-beran, gure-batzarra bukatu ta batzarkideak, Erroma'ko erria, elkartuak eta Latitarrak lagun zitularik, etxera zanean; onela, aintza mail orren garaitik yainkoetara zala dirudi, ildakoetara baiñoago.

13.- Ez naiz gogoa gorputzarekin batera il eta eriotzaz guzia ezereztutzen dala oraintsu esaten asi diranetakoa.

Zanduai yauresketa ain gurenak eman zizkieten antziñakoak edo gure asabak siñesgarriagotzat ditut; ez zuten ori egingo, noski, ezer ez zioazkiela uste izan ba'lute.

Siñesten diet, ere, lurralde ontan bizi ta, orain eroria, baiñan ordun orrilloan zegon Elade Aundiari, aien arau ta ikasgaiez irakatsi zioten aiei; bai ta Apol'en goi-eranzunak guziz yakituntzat yo zun ari; ark, gai oni buruz, ez zun gauza geienetan bezela, orain au, orain ori esan, beti bat baizik: giza-gogoa yainkozkoa da; gorputzetik ateratzen danean zerura da berriz, ta arin-arin, guziz on eta zuzentsua izan dana.

Au berau uste zun Eskipi'k.

14.- Izan ere, susmo bat izan bai`lun, bere eriotzaren egun gutxi lenago, Pil, Manili ta beste batzuren aurrean, zu ere, Eskebola, nirekin etorria ziñala, Erri-gaiez mintzatu zan iru egunez; eta bere itzaldi orren amaieran, gogoaren betikotasunaz ari izan zan; lotan zegola, ametsetan Apikarra'ri entzun-gauzak azalduz, esaten zunez.

Ori orrela, ba'da, eriotz orduan zintzoenen gogoek errazenik egaz ba'dagite billurtuta dauden espetxetik, nori izan zaio errazago yainkoetaratzea, gure ustez, Eskipi'ri baiño? Orregatik, ba, aren eriotzagatik naigabe artzea adiskidetasuna baiño bekaizkeria ote dan bildur naiz.

Egiagoa baldin ba'da, ordea, gogoa gorputzarekin batean il eta zentzumenik tink gelditzen ez dala, ez dago onik eriotzean, gaitzik, ordea, ere ez, noski.

Zentzumena galduta, iñoiz yaio ez ba'litz bezelaxe da; gu, ordea, poztu egiten gera ura yaio izateaz, bai ta iri au poztu egingo ere diraukeño.

15.- Zorionekoa izan da, beraz, arestixean esan bezela; ni ez ainbeste; bidezkoa izan baitzan bizian lenago sartu bezela, lenago ere irten ba'nintz.

Gure adiskidetasunaren oroipenak, ordea alako poza ematen dit eta zorionez bizi izan naizela iruditzen zait, Eskipi'rekin bizi izan naizelako.

Agiriko ta isilleko gaietan ari izan gera elkarrekin;(...).